Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena
2023-03-24, ostirala, entsegua
[eu] | [es]
2023(e)ko otsailaren 21(a), asteartea
2023-03-18, Sopelako kantujira
KANTUZALEEN TOPAKETA
Sopela Kantariko gure lagunek topaketa bat antolatu dute Errenteriako Kantagunearekin eta gonbidatuta gaude. Hauxe da topaketaren data eta egitaraua:
Sopelakoen gonbidapena eskertzen dugu eta zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagune delako gunean. Une honetan ez da dirurik sartu behar, eskatzen diguten formaltasun bakarra da izena ematea.
Sopela Kantariko gure lagunek topaketa bat antolatu dute Errenteriako Kantagunearekin eta gonbidatuta gaude. Hauxe da topaketaren data eta egitaraua:
Eguna: martxoaren 18a (larunbata)
- Kantujiraren hasiera
- Ordua: 12etan
- Lekua: Elizpe eta Egarri tabernak
- Bazkaria
- Ordua: 14:30etan
- Lekua: Artadi Garagardotegia
![]() |
| Kantak, ibilbidea eta ordutegia |
![]() |
| Garagardotegiko bazkariaren informazioa |
Sopelakoen gonbidapena eskertzen dugu eta zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagune delako gunean. Une honetan ez da dirurik sartu behar, eskatzen diguten formaltasun bakarra da izena ematea.
2023(e)ko otsailaren 16(a), osteguna
[19] Begi-urdin
| BEGI-URDIN | |
Begi-urdin, bilo hori zoragarria;
gorputz tiki, gerri pollit, paregabea.
Elhurra bezain xuri da zure larrua,
arrosa bezain gorri begi bitartea;
zoraturik deraukazu mundu guzia.
Ez ote zait zilhegi zuri erraitea?
—Jinen niza, bai ala ez, zure ikustera?
—Bai jiten ahal zira hunat, ene maitea.
—Zurekin nahi nuke eraman bizia,
nere izerdiz egin zuretzat ogia.
—Zatoz fite, leia zite, zu zaitut nere;
nihola ere ni ez nauke zu ikusi gabe.
|
|
| Hitzak: Banka herrian jasoak | |
Alex Sardui: Begi-urdin
Begi-urdin kanta hau bilduta dago Urte-sasoiak izeneko bilduman. Urte-sasoiak bildumaren xedea Euskal Herrian urtearen ziklo tradizionalari lotuta erabili izan diren eta bizirik dirauen ohitura-sorta plazaratzea da.
2023(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena
[18] Nork erraiten du
| NORK ERRAITEN DU | |
Nork erraiten du ni ez naizela
ostatuetan ibiltzen?
Bai ibiltzen, edaten, mozkortzen
hirugarren egunian erretiratzen.
Zer erraiten dute etxekoek
hirugarren egunian:
Ai deboxa, panpoxa, ordia;
orai duka erretira tenoria.
Ixil-ixilik egondu nintzen
buru begiak apalik.
Ai banu nik, dirurik, lagunik
berriro ere joanen nindaike gogotik.
|
|
| Hitzak: Tradizionala | |
Mikel Markez: Nork erraiten du
Nork erraiten du kanta Mikel Markez-en HIRI HARTAN IZAN ZEN (2011 - Elkar) diskoan agertu zen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

