2014(e)ko abuztuaren 19(a), asteartea

2014-08-30ean V. Plentzia Kantari




Plentzia Kantari eguna badator. Bosgarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita Eliza Enparantzan bukatzeko, ondoren atseden tarte bat hartuko dugu zerbait afaltzeko. Bestetik, euskal erromeria egingo dugu Haitzama taldearekin, 00:00etan hasi eta goizaldeko 03:00rak arte.

Beraz, gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: abuztuaren 30ean, larunbata 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Zubiko Plaza (Piruli deitzen duguna)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Letren gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:

Ikusi V. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean

2014(e)ko uztailaren 7(a), astelehena

2014-07-02, argazkiak eta bideoa

Kantutegi berriaren aurkezpena zela eta argazkiak hartu genituen, eta egun berean Belarus aldetik etorritako neskei eskaini genion jaian argazkiak hartu genituen ere. Hemen argazkien bilduma bat:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

Eta hemen beste bigarren bilduma bat:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

Bestalde, eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat eskaini zigun kantutegia aipatuz, horrekin batera udaro Belarus etorritako nesken inguruko ekimena azaldu izan genuen guztion artean. Hemen ikus daiteke bideo hori:


2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

2014-07-02, Kantutegiaren aurkezpenaren haritik

eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat


Aurreratu genuen bezala, herenegun gure kantutegi berriaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldian Plentziako kantuzaleekin batera beste toki batzutatik etorritako lagunak elkartu ginen, hala nola Sopela, Romo, Larrabetzu, Bilbo, Areatza, Erandio eta abar. Eskerrik asko guztioi epostan jaso ditugun mezu amultsengatik eta esker bereziak aurkezpenera bertaratu zinetenei.

Hona hemen esteka bi aurkezpenera etorri ez zinetenentzat zuzenduak:
Kantuzaleen mugimenduarekin bat eginik, gure lan eta ahaleginarekin jarraituko dugu Plentzian. Izan ere, Plentziako kaleak eta Euskal Herriko kaleak kantuz eta euskal giroz betetzeko asmo tinkoa hartuta daukagu.


Kantutegi berriaren lanak aurrera ateratzeko sortu zen batzordea bost kantuzaleek osatu zuten:

Kepa Mtz. de Lago, Ion Azpiazu, Rufino Javier Idarraga, Jokin de Pedro eta Jesus Romo

Kantutegi berriaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldi xume bat egin genuen eta hona hemen kantutegi berriaren aurkezpenean hartutako argazki bat:

Batzordearen lau kide eta erabilitako dokumentazioaren zati bat agerian

2014(e)ko ekainaren 29(a), igandea

2014-07-02, Kantutegia aurkezteko gonbitea


Datorren asteazkenean kantutegi berriarren aurkezpena egingo dugu. Hauxe da deialdia:

  • Eguna: uztailak 2, asteazkena
  • Tokia: Kristo Basaeliza (Plentzia)
  • Ordua: arratsaldeko 18:45etan


EUSKAL HERRIKO KANTUZALEEN ELKARTEAren partaidea den Plentzia Kantaguneak 200 kantuzale biltzen ditu Plentziako eta bere inguruko herrietatik datozenak. Aspalditxo honetan erabaki zuen Plentzia Kantaguneak bere kantutegia berriztea, izan ere gaur eguneko 2012koa baita.

Kantutegi berriak bete behar zituen baldintzak honako hauek ziren labur esanda:
  • errepertorioa bateratu
  • inprimatze akatsak zuzendu
  • abestiaren jatorrizko bertsioa edo bertsiorik zaharrena hobestea
  • kantatzean erritmoak finkatzeko lagungarria izatea
  • abestietan errepikatzen diren zatiak zehatz zehaztu
  • egileen aipamenak egoki egitea, bai hitzetan zein doinuetan
  • abestiak ondo kantatzeko oharpenak gehitzea

Bestalde, kantutegiak izango zuen formatua eta itxura aintzakotzat hartu dugu; hori dela eta, A6 neurriko formatua aukeratu dugu eta abesti bakoitzeko dagokion irudia txertatu dugu.

Lehendabiziko urratsa dokumentatzea izan zen. Horren haritik 40 kantutegien alderaketa egin genuen, kantutegi horien artean Hegoaldeko zein Iparraldeko bildumak zeuden eta aspaldiko kantutegi zaharrak ere. Lehen urrats honen emaitza 1.200 abesti baino gehiagoko zerrenda bat izan zen, eta osatu genuen zerrenda horretatik datu-base bat eraiki genuen.

Datu-basea abiapuntuz harturik sarriago errepikatzen ziren abestiak aukeratu genituen eta horietatik kalean kantatuak izateko aproposak zirenak hautatu genituen, badira beste abesti batzuk ederrak izanik ere kaleko girorako aproposak ez direnak.

Gure lana 6 hilabetez luzatu da eta horrenbeste denbora hartu badigu bertsioen aniztasunagatik izan da batetik, eta bestetik urteekin batera abesti askoren hitzak higatu direlako eta kantatzeko erak ugaritu direlako.

Azkenean gure lana bukatutzat eman genuen eta kantutegia lau zenbakiz defini daiteke 1-2-3-4, hots, kantutegi 1 234 abestiekin. Une honetan lanaren emaitza inprimategian dago eta laster batean gure eskuetan izango dugu.

Kantutegiaren aurkezpena datorren asteazkenean egingo dugu gure txokoan. Hau da, uztailaren 2an, arratsaldeko 18:45etan, Plentziako Kristo Ermitan. Gure lan honek eman dizkigun buruhausteen berri jakin nahi baduzu zatoz eta pozik haurtuko zaituztegu.

Besterik gabe, har ezazu besarkada estu bat,

PLENTZIA KANTAGUNE


Deia egunkariak eskaini digun artikulua: