2021(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

2021-12-18, Gabon Kantak

[eu] | [es]

Datorren larunbatean Gabon Kantak egingo ditugu Plentzian:
  • 18:30tan Ermitan jantzi-tradizionalari azken ukituak emateko. 
  • 19:00etan Elizako Plazan bilduko gara kantujirari hasiera emateko.





2021(e)ko abenduaren 7(a), asteartea

2021-12-10, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Urtea amaitzera doa eta Eguberria ospatzeko Gabon Kantak abestuko ditugu abenduaren 18an (larunbata). Datorren ostiraleko entsegua, abenduak 10, Gabon Kantak gogoratzeko erabiliko dugu.

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: abenduaren 10ean, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Gabon Kantak, kantutegia eskuratzeko klik egin hemen
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.



 

2021(e)ko azaroaren 28(a), igandea

2021-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Aurreko urteetan bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Gure taldeak bi eginkizun hauetan parte hartuko du.
Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: zubi ondoko Plazatxoa izeneko plaza
  • Jarduera: EinGO taldeari harrera egin ete Barrenkalera joan San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatzera, ondoren kantujira.
Bazkaria Kai-Eder jatetxean eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dugu Patxi eta Konpainia taldearekin:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 18:00etan
  • Tokia: Elizako Plaza (euria balitz Jai-Alai frontoia)
  • Jarduera: dantza-plaza herrikoia

Patxi eta Konpainia taldearekin egingo dugun dantzaldia prestatuko dugu. Dantzan hasi berriak diren kantukideentzat zuzendutako ekimena da:
  • Eguna: abenduaren 4an, larunbata 
  • Ordua: 12:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: dantza errazak gogoratuko ditugu (jauzi, eskotix, mazurka, balsa, polka, bourrée, branle, kontradantzak, e.a.). Izena emateko klik egin hemen eta datu-orria bete










2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

2021-12-06, San Nikolas Patxi eta Konpaniarekin

EinGO taldearekin batera egindako eguerdiko kantujiraren ondoren, bazkaltzera joango gara. Eguna ez da hor bukatzen eta arratsalderako dantzaldia prestatu dugu Patxi eta Konpania taldeko lagunekin.