2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

2021-12-06, San Nikolas EinGO taldearekin

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ezin izan genuen ospatu EinGO taldearekin eta kantujira hura San Nikolas egunera igaroko dugu. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:


Eguerdiko kantujiraren ondoren bazkaria eta arratsaldean dantzaldia

2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena

2021-11-12, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Begiak atzera botatzen baditugu gure azken entsegu eta kantujira presentzialak 2020-02-14an izan ziren, ordutik hona 14 entsegu birtual egiteaz gain hitzordu bakan batzuk izan ditugu ere. Baina, oraingoan ohiko bidea hartuko dugu eta aurrez aurreko ekitaldiak berreskuratuko ditugu.

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Goraka Aginaga etorriko zaigu eta kanturako aholkuak emango dizkigu (nola arnasa hartu eta nola ahotsa berotu eta jarri).
    • Zurekin batera (En Tol Sarmiento) landuko dugu, dakizuenez abesti hau pandemian sortu zen eta elkarrekin batzeari kantatzen dio.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




Zurekin batera (ahotsbakoa edo instrumentala)


Zurekin batera (En Tol Sarmiento)


                   ZUREKIN BATERA
                 (En Tol Sarmiento)

Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.

Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.



2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

2021-11-21, Santa Zezilia EinGO taldearekin

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ospatzeko, kantujira bat egingo dugu EinGO taldearekin batera. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:



Eguraldi txarrak bertan behera uztera behartu gaitu