2019(e)ko irailaren 16(a), astelehena

2019-09-29 Iruña-Veleia



Irailaren 29an txangoa daukagu. Iruña-Veleia ezagutzera joango gara. Egitaraua hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 9:00 
    • Sopela, 9:15
    • Bilbo, 9:30






Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • 11:00etan, Langraitz ondoko Iruña-Veleia aztarnategira helduko gara.
  • 11:00etatik 14:00etara, Iruña-Veleia aztarnategia ikusi eta bertan kantatu.
  • 14:30etan, bazkaria Margara jatetxean, jatetxeak eskaintzen ohi dituen menuak jarraian ikusi.




Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • 17:00etatik 18:30etara, hitzaldia eta solasaldia Langraitzeko Kultur Etxean.
  • Itzulera:
    • 18:30 - 19:30 Langraitz-Bilbo
    • 19:30 - 19:45 Bilbo-Sopela
    • 19:45 - 20:00 Sopela-Plentzia


Ordainketak egiteko kontuak:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
Plentziako Kantagune taldeko bazkideak bakoitzeko 20€ dira (bidaia eta bazkaria barne). Plentziako Kantagune taldeko bazkideek lehentasuna izango dute irailaren 23aren arte.

Irailaren 24tik aurrera taldeko bazkide ez direnen lagunen izenak onartuko dira, lagun bakoitzeko 20€ direlarik (bidaia eta bazkaria barne).

Izena emateko, beherago ikus daitekeen datu-orria prestatu dugu.

Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorriko den txangora; adibidez, jakiteko autobusaren zein geltokitan hartuko dugun bidaiaria.

Horregatik, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Hori dela eta, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau betetzea komeni zaizu:



2019-09-29, Iruña-Veleia (autobusa non eta noiz)

Irailaren 29an Langraitzera joango gara. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 9:00
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 9:15
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

IBARREKOLANDA, 9:30
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 19:30etan, Sopelan 19:45etan eta Plentzian 20:00etan.

2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

2019-09-13, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: irailaren 13an, ostirala.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Tokia: Kristo Ermita.
  • Jarduerak:
    • Dantzarekin lotutako kanta batzuk ikasi.
    • Irailaren 14an ospatuko den Bilbo Kantari bereziaren informazioa. 
    • Irailaren 29an Iruña-Veleia ezagutzeko egingo den txangoaren informazioa. 


Bilbo Kantari "Norbegian"