Muxikoak
|
|
Teilagorri
|
|
Bralea (9:27)
|
|
Ostalerrak
|
|
Xoxuarenak
|
|
Zazpi Jauziak
|
|
Orzazitarrak
|
|
Millafrankarrak
|
|
Xibandiarrak
|
|
Lapurtar Motxak, Lakartarrak eta Ahuntza
|
|
Lapurtarrak edo Baztandarrak
|
|
Moneidarrak
|
|
Azkaindarrak
|
|
Gabota
|
|
Hegi
|
|
Katalina edo Atsoarena
|
|
Marianak
|
|
Gau Ainerak
|
|
Grabo
|
|
Laburrak
|
|
Ainhoarrak
|
|
Antxoriz
|
|
Alemanak
|
|
Añoar Ttipiak
|
|
Antxigorrak
|
2014(e)ko irailaren 21(a), igandea
Jauziak Aiko taldearen eskutik
Aiko Taldeak lan eskerga egiten du dantzarako musika sortzen eta egokitzen. Hona hemen YouTuben zenbait jauziren doinu kantatuak:
2014(e)ko abuztuaren 19(a), asteartea
2014-08-30ean V. Plentzia Kantari
Plentzia Kantari eguna badator. Bosgarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita Eliza Enparantzan bukatzeko, ondoren atseden tarte bat hartuko dugu zerbait afaltzeko. Bestetik, euskal erromeria egingo dugu Haitzama taldearekin, 00:00etan hasi eta goizaldeko 03:00rak arte.
Beraz, gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
Hona hemen ibilbidearen mapa. Letren gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:
- Eguna: abuztuaren 30ean, larunbata
- Ordua: 20:00etan
- Tokia: Zubiko Plaza (Piruli deitzen duguna)
Ikusi V. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean
2014(e)ko uztailaren 7(a), astelehena
2014-07-02, argazkiak eta bideoa
Kantutegi berriaren aurkezpena zela eta argazkiak hartu genituen, eta egun berean Belarus aldetik etorritako neskei eskaini genion jaian argazkiak hartu genituen ere. Hemen argazkien bilduma bat:
Eta hemen beste bigarren bilduma bat:
Bestalde, eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat eskaini zigun kantutegia aipatuz, horrekin batera udaro Belarus etorritako nesken inguruko ekimena azaldu izan genuen guztion artean. Hemen ikus daiteke bideo hori:
Eta hemen beste bigarren bilduma bat:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko
Bestalde, eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat eskaini zigun kantutegia aipatuz, horrekin batera udaro Belarus etorritako nesken inguruko ekimena azaldu izan genuen guztion artean. Hemen ikus daiteke bideo hori:
2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala
2014-07-02, Kantutegiaren aurkezpenaren haritik
eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat
Aurreratu genuen bezala, herenegun gure kantutegi berriaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldian Plentziako kantuzaleekin batera beste toki batzutatik etorritako lagunak elkartu ginen, hala nola Sopela, Romo, Larrabetzu, Bilbo, Areatza, Erandio eta abar. Eskerrik asko guztioi epostan jaso ditugun mezu amultsengatik eta esker bereziak aurkezpenera bertaratu zinetenei.
Hona hemen esteka bi aurkezpenera etorri ez zinetenentzat zuzenduak:
- Lehena, ETB1 telebista kateak egindako konexioa, bertan kantutegia aipatzen da eta bide batez, Plentzia IZANIK eskutik Belarus aldetik etorritako neskei harrera jaiaren giroa erakusten da ere: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2381944/bideoa-plentzian-euskal-abestiz-osatutako-liburuxka-aurkeztu-da/
- Bigarren estekan kantutegiaren nondik norakoak sakonago azaltzen dira, ONDA VASCA irratiak egindako elkarrizketa da eta mp3 formatuan hementxe daukazue: http://jaio.net/mp3/JESUS_ROMO_OndaVasca_20140702.mp3
Kantutegi berriaren lanak aurrera ateratzeko sortu zen batzordea bost kantuzaleek osatu zuten:
Kepa Mtz. de Lago, Ion Azpiazu, Rufino Javier Idarraga, Jokin de Pedro eta Jesus Romo
Kantutegi berriaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldi xume bat egin genuen eta hona hemen kantutegi berriaren aurkezpenean hartutako argazki bat:
Batzordearen lau kide eta erabilitako dokumentazioaren zati bat agerian
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






