eitb telebistaren EH Zuzenean saioaren zati bat
Aurreratu genuen bezala, herenegun gure kantutegi berriaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldian Plentziako kantuzaleekin batera beste toki batzutatik etorritako lagunak elkartu ginen, hala nola Sopela, Romo, Larrabetzu, Bilbo, Areatza, Erandio eta abar. Eskerrik asko guztioi epostan jaso ditugun mezu amultsengatik eta esker bereziak aurkezpenera bertaratu zinetenei.
Hona hemen esteka bi aurkezpenera etorri ez zinetenentzat zuzenduak:
- Lehena, ETB1 telebista kateak egindako konexioa, bertan kantutegia aipatzen da eta bide batez, Plentzia IZANIK eskutik Belarus aldetik etorritako neskei harrera jaiaren giroa erakusten da ere: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2381944/bideoa-plentzian-euskal-abestiz-osatutako-liburuxka-aurkeztu-da/
- Bigarren estekan kantutegiaren nondik norakoak sakonago azaltzen dira, ONDA VASCA irratiak egindako elkarrizketa da eta mp3 formatuan hementxe daukazue: http://jaio.net/mp3/JESUS_ROMO_OndaVasca_20140702.mp3
Kantutegi berriaren lanak aurrera ateratzeko sortu zen batzordea bost kantuzaleek osatu zuten:
Kepa Mtz. de Lago, Ion Azpiazu, Rufino Javier Idarraga, Jokin de Pedro eta Jesus Romo
Kantutegi berriaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldi xume bat egin genuen eta hona hemen kantutegi berriaren aurkezpenean hartutako argazki bat:
Batzordearen lau kide eta erabilitako dokumentazioaren zati bat agerian






