2013(e)ko martxoaren 21(a), osteguna
Korrika amaierako kantujira Baionan
18. Korrika badoa aurrera bere helmuga Baiona delarik. Baionan Kantuz taldeak Korrika amaierako KANTUJIRA antolatu du. Eguerdiko 13:30ean Merkatuko plazatik abiatuko da. Arratsaldeko 17:00ak inguruan ere kantujiran jarraitzeko aukera izango dugu.
Korrika eta Plentzia
Bihar, ostiralak 22. arratsaldeko lauterdietan 18. Korrika pasatuko zaigu Plentziatik eta Plentzia Kantagunekook gure babesa eman nahi diogu Korrikari euskal zaleak garen heinean. Hori dela eta, ahal dugun guztiok, bihar arratsaldeko lauetan Gurea tabernaren aurrean, geratuko gara Korrikari eta euskerari gure babesa eta laguntza emateko.
2013(e)ko martxoaren 10(a), igandea
2013-03-22, ostirala, entsegua
Martxoko azken entsegu eta kantujirarako deialdia:
Entsegu honetan Gorka Knörr arabarrak ezagutzera eman zuen Katalintxu abesti herrikoia ikasiko dugu (Kantutegiko 103. orrialdean eta CD-aren 103. abestia). Saio honi lotuta 17. fitxa fitxa prestatu da.
- Eguna: martxoaren 22an, ostirala
- Ordua: 19:00etan
- Tokia: Kristo Baseliza
Convocatoria del último ensayo y kantujira de marzo:
En el ensayo aprenderemos a cantar Katalintxu (página 103 del cancionero y nº 103 en el CD de ensayos) que popularizó Gorka Knörr. Como complemento a esta sesión se ha redactado su correspondiente ficha (17. fitxa).
- Día: 22 de marzo, viernes
- Hora: 19:00 h
- Lugar: Ermita del Cristo
2013(e)ko martxoaren 9(a), larunbata
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




