2023(e)ko urriaren 29(a), igandea

[22] Agur etxekoanderia

Agur etxekoanderia edo Agur etxeko anderea izeneko abesteia taberna zuloko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiei dagozkien nolabaiteko itzulpen librea hemen ikus dezakezu:

AGUR ETXEKOANDERIA   
   Agur etxekoanderia, gure diruen jabia,
   berriz ere behar dugu ardoa eta ogia,
   bai eta_ere, arratsian, kartekilan argia.

   Kartak hiru'ta kartak la, kartak eman deraut hau:
   hamahiru izan eta ezin galdu hamalau,
   sakelan tudan diruekin afalduren ez naiz gaur.

   "Utzak jokua burutik partitu gabe mundutik!
   Aditzia badiat baina jokuak adarrak makur tik,
   hik nekez irabaziak ostalerrak juanen tik!"

   Lau arrosa, lau begi, bortz arrosa'ta bortz begi.
   gizon deboxaren haurrak maiz gose edo egarri,
   atalatzean jarri eta haize hotza janari!

   Gure etxean lau ardi, lau ardi zortzi beharri:
   egundaino ez nauk izan orai bezain egarri,
   baso bat arno edan eta oi zer kantaria ni!

   Jozak, soinularia, hire soinu eztia;
   hire soinu ezti horrek emaiten zaitak atsegin,
   bihotzean har bat badiat, ez zakiat zer egin.

   Alegerarik pobria, balenkoniaz betia;
   nahiz eta ikusten dugun miseria gorria,
   bertze munduan guretako zerutako loria!

Agur etxekoanderi. Erramun Martikorena

[21] Amugileen kanta

Amugileen kanta Bizkiako kostaldeko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:

AMUGILEEN KANTA   
   Amogileen zeregina da
   zeriginik astunena,
   beti jarrita mahai zahar batean,
   hasi goizetik gauera.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.
    
   Amogileen ofezioa
   ikasi gure dabenak,
   hartu begi laster bere eskuan
   mailu, lima eta burdinak.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.
   
   Lemiagaz gorantz eta beherantz
   zorrozten dira burdinak,
   mailu zaharragaz beraren puntak
   amosten diren modura.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.
   
   Amogileen ekandua da
   eskuak busti izatea,
   horretarako botatzen dabe
   txistu mordoa eskura.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.

Amugileen kanta. Oskorri

2023(e)ko urriaren 23(a), astelehena

2023-10-27, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hauxe izango da lehen entsegua udaldia eta gero. Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: urriaren 27an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

[20] Ostiraletan duzu

Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:



Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiei dagozkien nolabaiteko itzulpen librea hemen ikus dezakezu:

OSTIRALETAN DUZU   
   Ostiraletan duzu Garruzen merkatu:
   Ene maite pollita han nuen kausitu,
   pott bat galdegin neron xapela eskian,
   biga eman zautadan nigarra begian.

   Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu?
   Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu"
   Arrapostu eman zautan "Zuhaurrek dakizu,
   ene nigar ororen sujeta zira zu"
    
   Hola denaz geroztik ez egin nigarrik,
   ez daite arrosarik elorri gaberik,
   zu hola penaturik urriki baitut nik,
   plazer duzuna duzu eginen nitarik.

Ostiraletan duzu. Txomin Artola & Amaia Zubiria