2013(e)ko martxoaren 24(a), igandea

Euskal Herria Kantuz web gunea


GARA egunkariaren ekimenez Euskal Herria Kantuz liburuxka sortu da. Kantutegi honek 101 kantu biltzen ditu. Laster liburuxkak banatuko dira herriz-herri, bitartean hona hemen liburuxkaren ale digitala:

2013(e)ko martxoaren 23(a), larunbata

Aberri Eguna: Kantujira Iruñean

Datorren martxoaren 31an, Iruñean ospatuko da Aberri Eguna. Hori dela eta, Orreaga Fundazioa elkartetik Kantujira berezia antolatu dute. Eguerdiko 13:30ean Foruen Monumentuan hasiko da, ondoren Iruñeako kaleak zeharkatuko ditugu: Gaztelu plaza, Jabier jaitsiera, Estafeta, Kuria, Nabarreria karrika, Udaletxeko plazan amaitzeko. Jendetza handia espero dugu bertan, eta guztion artean euskal kantak bere oihartzun propioa izatea gustatuko litzaiguke.