Plentzia Kantari eguna badator. Zortzigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 19:30etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Patxi eta Konpainia lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:30etan hasita.
Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
- Eguna: irailaren 2an, larunbata
- Ordua: 19:30etan
- Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza)
Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:
Hauxe da erabiliko dugun errepertorioa:
|